Itxi

Bitxikeriak

Zerrenda

Kontxa, Europako zortzigarren hondartza, 'The Times'-en ustez

Erredakzioa

Europako hondartzarik hoberenak bildu ditu zerrenda batean. Besteak beste, Korsika, Frantzia eta Italia agertzen dira. Ibizako Salinas eta Formenterako Platja Illetes ere sartu dira ranking-ean.

Donostiako Kontxa Europako zortzigarren hondartza hoberena da, gaur The Times egunkari ezagunak argitaratu duen zerrendaren arabera.

Izan ere, The Times-ek Europako hondartzarik hoberenak bildu ditu zerrenda bakar batean. Besteak beste, Korsika, Frantzia eta Italia agertzen dira.

Estatuko beste hondartza batzuk ere agertzen dira, tartean Ibizako Salinas eta Formenterako Platja Illetes (9 eta 10. tokietan, hurrenez hurren).

Egunkariaren arabera, Kontxak aukera asko eskaintzen ditu: surfa egin, paseatzea edota arean futbol partida bat jokatzea, besteak beste.

The Times-en ustez, Kontzak " pertsona guztientzat" tokia dauka. Donostiak Estatuko gastronomiarik hoberena daukala nabarmendu du egunkariak (Gipuzkoako hiriburuan dauden 15 Michelin izarrak gogoratu ditu).