Surf-a
WQS zirkuitua
Surfa: Collazo eta Acero, aurrera Noronhan
K.I.
Erredakzioa
Biak hirugarren kanporaketarako sailkatu dira Hang Loose Pro proban.
Bigarren kanporaketa jokoan da Brasilgo Hang Loose Pro txapelketan, Fernando de Noronha uhartean. Hodei Collazok aurrera egitea lortu du.
Zarauztarrak txanda gogorra zeukan, izenez aurkari handiak. Bigarren postua lortu du, 6.17 eta 5 puntuko olatuekin. Soilik lau olatu hartu ditu txanda guztian zehar.
Eneko Aceroren txandan olatu kaxkarrak egon dira, ona aukeratzea oso zaila zen. emozioa gainezka izan du, azken segunduetan Pedro Henrique brasildarrak olatua hartu eta maniobra on bat egin duelako, ia bizkaitarra kanporatuz. Eneko Acerok aurrera egin du 5 eta 2.13 puntuko olatuekin.
BIGARREN KANPORAKETA
4. txanda
1 14.43 Heitor Alves BRA
2 11.17 Hodei Collazo EUS
4 3.33 Marlon Lipke DEU
3 8.24 Dunga Neto BRA
14. txanda
4 3.83 Paulo Moura BRA
2 7.13 Eneko Acero EUS
3 6.93 Pedro Henrique BRA
1 8.74 Chris Waring USA