Itxi

Zinema

Asteko estreinaldia

'Precious' eta Viggo Mortensen, karteleran protagonistak

Erredakzioa

'Luna caliente' filmarekin itzuli da Vicente Aranda eta Sandra Bullock 'Loca obsesión' komediarekin. 'Tiana y el sapo' ere estreinatuko dute, afroamerikar gazte bat protagonista duen Disneyren filma.

2010eko Oscar sarietako hautagaien zerrendan protagonista den ''Precious'' filma jada dugu gurean. Hautagaien izenak ezagutu ditugu igaro den asteartean eta eguneko izarren artean, Lee Danielsen zinta nagusitu da. Aste honetako estreinaldirik azpimagarriena dugu filma. Izan ere, Oscar sarietan sei izendapen, Publikoaren Saria Donostiako Zinemaldian eta Mo''Niqueentzako Urrezko Globoa (bigarren emakumezko aktore onenaren sailean) eskuratu ditu. Gazte lodi eta analfabetoa den Claireece "Precious" Jones neskatoaren istorioa kontatzen digu filmak. Senargaberik haurdun dago (bere bigarren semea izango da) eta tratu txarrak ematen dicción bere amarekin bizi da Harlemen. Momentu latz horretan, Rain Anderearekin topo egingo du eta honi esker bere ahotsa eta duintasuna berreskuratuko du.

Aste honetan zinema aretoetan lehiatuko diren beste filmak honako hauek dira: Viggo Mortenssenen eta Charlize Theronen ''The Road'', 2007ean Pulitzer saria irabazi zuen eleberri baten moldaketa. ''The Road'' aita baten (Mortense) eta bere semearen (Smit-McPhee) bizi iraupenari buruzko kontaera epikoa, gertakari ezezagun batek suntsitutako herrialde batean daudenak. Oso gizaki kopuru txikia bizirik mantendu dira eta gehienak erotu dira ala gizajale bihurtu dira. Filmaren atzera begiratze anitzen protagonista dugu Charlize Theron, semearen ama.

''Tiana y el sapo'' filmarekin hitzordua dute etxeko txikienek, Disneyren azken estreinaldia. Historian lehenengo aldiz afroamerikar gazte bat dugu zintaren protagonista bezala. Mady New Orleansen bizi da eta bere aurrezkiekin jatetxe bat ireki nahi du. Lousianako inguru zingiratsuetatik eramango du gaztea sorginkeria batek. Honi esker, amodiozko eta aurkikuntzez beteriko istorioa biziko du Madyk.

Espainiar zinema Vicente Aranda zuzendariaren eskutik datorkigu, ''Luna caliente'' filma, alegia. Juan (Eduard Fernández) bere herrialdera itzuli da eta bertan Ramona gaztearekin egingo du topo (Thaïs Blume). Bion artean pasiozko harremana piztuko da.

Sandra Bullocken azken komediak (''Loca obsesión''), thriller klasikoaren bertsio berrituak (''El Padrastro'') eta agente bereziei buruzko parodia batek (''Oss: 117: perdido en río'') osatzen dute asteko kartelera.