Futbola
Forlanek, bi gol
Errege Kopa: Atleticok jipoia eman dio Racingi eta ia finalean da
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Madrildarrak 2-0 irabazten zihoazenean epaileak area kanpoan izan zen falta penatia zela erabaki zuen.
Atletico Madrilek 4-0 irabazi zion Racingi Errege Kopako finalerdietako joaneko partida eta ia finaletik oso gertu da talde madrildarra.
Partida erritmo bizikoa izan zen eta gol aukera ugari egon ziren bi taldeentzat. Atletico Madril izan zen, ordea, lehen gola sartu zuena (1-0) Simaoren bitartez. Atsedenaldira iritsi orduko Reyesek (40. minutuan) 2-0ekoa sartu zuen.
Bigarren zatian polemika sortu zuen jokaldia etorri zen. 62. minutuan Toni Moralek falta egin zion area kanpoan Juradori, baina epaileak penaltia adierazi zuen Atletico Madrilen alde. Forlanek ez zuen epailearen oparia alferrik galdu eta 3-0ekoa egin zuen. Hamar minutu beranduago, Lacenek penalti argia egin zion Aguerori eta Forlanek jaurti eta sartu zuen berriro penaltia. 4-0ekoarekin bukatu zen partida Vicente Calderonen.