Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-14

Binakako txapelketa: Beste garaipen bat Irujorentzat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Eulaterekin jokatu du Iberokoak eta 22-14 gainditu dituzte Asier Olaizola eta Apraiz.

Juan Martinez de Irujok bosgarren garaipena lortu zuen Binakako txapelketan Eulaterekin bikotea osatuz. Eulatek Beroiz ordezkatu zuen partida honetan eta Asier Olaizola eta Apraiz gainditu zituzten 22-14ko emaitzarekin.

Partida oso berdindua izan zen. Olaizola I eta Apraiz 13-9 galtzen zihoazenean Asierrek min igarri zuen. Hala eta guztiz, jokatzen jarraitu zuen eta 15-14ra hurbildu ziren, baina Irujo eta Eulate zuzenean 22ra iritsi ziren garaipena (22-14) eskuratuz.

Irujok eta Beroizek bostetik bost partida irabazi dituzte eta Asier Olaizolak eta Apraizek garaipen bakarra lortu dute orain arte.