telebista
Audientzia
506.000 lagunek jarraitu zuten atzo "El Conquistador"
A.E.
EITB
Eguneko saiorik ikusiena izan zen igandean %22,4ko audientzia zatiarekin.
Berriro ere audientzia buru izan zen "El Conquistador del Fin del Mundo" saioa. Atzoko atalak, bosgarrenak, %22,4ko audientzia zatia eskuratu zuen eta 196.000 ikus-entzule bataz beste. Eguneko saiorik ikusiena izan zen eta uneren batean 506.000 lagunek egin zuten bat.
Oihane Sainz lehiakideak utzi egin behar izan zuen abentura atzokoan. Indarrek ez zioten aurrera egiten lagundu. Jose Luis Korta eta Juanito Oiarzabal ere azkenean iritsi ziren kanpamendura, Iratxe Varas, Miguel Gallardo, Andeka Rico eta Silvia Zozaya lehiakideekin batera. Abentura gori-gori dago berriro ere Oiarzabal eta Korta iritsi ondoren.