telebista
Goizeko albistegia
Miguel Madariaga gonbidatu, astearteko "Egun On Euskadi" saioan
A.A.
EITB
Solasaldian Ana Garbati, Alfredo Retortillo eta Alberto Gartziak hartuko dute parte.
Kirol kontuei helduko diete astearteko "Egun On Euskadi"ko elkarrizketaren tartean. Miguel Madariaga Euskaltel Euskadi taldearen denboraldi berriaz hitz egitera etorriko da ETB-2ko albistegira. Iragan asteko aurkezpenaren ostean, Igor Gonzalez de Galdeano izango da taldeko manager berria eta Madariaga Euskadi txirrindularitza fundazioko presidentea izango da. Euskaltel Euskadi taldeaz eta txirrindularitzaz oro har luze eta zabal mintzatuko da Madariaga Aitzol Zubizarreta aurkezlearekin.
Ohi denez, solasaldiaren tartean egunari begira jarriko dira Ana Garbati, Alfredo Retortillo eta Alberto Gartzia kolaboratzaileekin.