Artea
Argazkilaritza
Schommerren lanaren atzerabegirakoa, Bilboko Arte Eder Museoan
Erredakzioa
Artistaren ibilbide profesionaleko 55 urtetan egindako 100 bat lan biltzen ditu. Hainbat pertsonaia ezagunen erretratuak ikus daitezke: Gabriel Celaya, Salvador Dalí, Andy Warhol edo Eduardo Chillida.
Alberto Schommer argazkilariak bere lanaren lehen atzerabegirakoa aurkeztu du Bilboko Arte Eder Museoan. Bere ibilbide profesionaleko 55 urtetan egindako 100 lan biltzen dituzte. Gasteizko argazkilariak, "argazkilaritza tradizionala" erabiltzen duen arren, "argazkilaritza berria eta eskaintzen duen baliabide tekniko izugarriak" goraipatu ditu.
Otsailaren 9an irekiko ditu ateak eta maiaitzaren 16ra arte izango da, hiru ataletan:&' || 'nbsp;Hasierako garaia, Paisaiak eta hiriko eszenatokiak, eta Esperimentazioa eta eszenaratzea. Schommerren lan garrantzitsuenak erakusten ditu, 1955an Gasteizen lehen argazkiak atera zituenetik, 2008an Cascografías volumétricas egin zuenetik.
Kultura munduko pertsonai ezagun askori erretratuak egin zien:&' || 'nbsp;Gabriel Celaya, Salvador Dali, Andy Warhol edo Eduardo Chillida, besteak beste. Gainera, Jose Luis Aranguren bezalako intelektualei eta Antonio el bailarin bezalako artistei atera zien argazkiak.
Erakusketaren aurkezpenean, bere burua "besteentzako lan egiten" duen lagun bat bezala definitu du, "besteaek gozatzeko". "Margolaria izan nintzen, arkitektua eta filmak egin nituen eta azkenean Irving Penni (AEBetako modazko argazkilari bat) esker konturatu nintzen argazkilaria izan behar nintzela", adierazi du.
Alejandro Castellote da erakusketaren komisarioa eta Arabako egilea goraipatu du:&' || 'nbsp;"besteek gizakiaren alderdi iluna azaltzen duten bitartean, Schommerrek ikuspuntu positiboa erakutsi du beti" eta hori izan da bere ibilbidearen ezaugarria.&' || 'nbsp;