Itxi

Musika

Bira

Los Secretos, Bilbon eta Iruñean

Erredakzioa

Beraien ibilbide musikala markatu duen abestien bertsioak egingo dituzte. Apirilaren 23an izango dira Iruñeko Totem aretoan eta maiatzaren 7an Bilboko Kafe Antzokian.

Los Secretos taldeak kontzertu bira egingo du udaberrian, errepertorio berriarekin, beraien ibilbideko abesti ezezagunenekin. Apirilaren 23an Iruñean izango dira (Totem aretoa)&' || 'nbsp;eta maiatzaren 7an Bilbon (Kafe Antzokia).

Cara B&' || 'nbsp;deituko da bira hau eta areto ertainetan arituko dira, publikoarekin gozatu ahal izateko. Taldeko partaideek azaldu dutenez, horrelako zeozer egin nahi izan dute betidanik. Abesti zaharrak berreskuratzeko aukera izango da eta kontzertu bakoitza errepikaezina izango omen da, emozioz eta ustekabez beterikoak. Gainera, beraien ibilbide musikala markatu duen abestien bertsioak egingo dituzte.

Hauek izango dira kontzertuak:&' || 'nbsp;

Ostirala, apirilaren 23an
IRUÑA Totem aretoa (Atarrabia)
Ateen irekiera: 22:00h
Secretos: 22:30h
Sarreren prezioa: 27€ + gastuak / 30 € txarteldegian

OStirala, maiatzaren 7an
BILBO, Kafe Antzokia
Ateen irekiera: 21:30h
Secretos : 22:00h
Sarreren prezioa: 28€ + gastuak / 30€ txarteldegia