Itxi

telebista

Agurra

"Pasalo" saioak agur esango dio gaur ETBko programazioari

A.E.

EITB

Iñaki Lopezek eta Adela Gonzalezek aurkeztutako saioak agur esango du sei urteren ondoren.

“Pasalo” saioak agur esango dio gaur, otsailak 12, Euskal Telebistako programazioari. Adela Gonzalezek eta Iñaki Lopezek aurkeztutako magazineak sei urte egin ditu antenan eta 1.418 bazkalostetan lagun izan ditugu ETB-2n.

Magazinaren zuzendaria izan den Arri Granadosek urte hauen oso balantze positiboa egin du: “Talde guztia oso harro dago lortutakoarekin. Urteetan ETB-2ko parrilaren bizkarrezur izan gara eta audientzia datu bikainak lortu ditugu”.

Berrogei pertsonek osatzen duten lan-taldeak, teknikoak eta erredaktoreak barne, gogor egin du lan arratsaldero saioa aurrera ateratzeko. “Luxuzko taldea izan dugu. Oso profesionalak eta langileak dira”.

Arratsaldeetarako alternatiba

“Pasalo”k bide berri bat ireki zuen, bai ETBrentzat eta baita telebistarentzat orokorrean. Sei urte hauetan gizartearen egunerokotasuna jorratu dute entretenimenduzko saioa osatuz. 80 solaskide baina gehiago pasa dira saiotik eta denek utzi dute bere arrastoa.

Kalea eta zuzenekoak izan dira saioren oinarriak. Egunero 9-10 gai desberdin jorratu dituzte; guztira, 14.000 erreportaje eta 2.800 zuzeneko ikusteko aukera izan dugu.