Itxi

kultura

Igandera arte

Sara Barasek bere ibilbidea omenduko du Arriagan

Erredakzioa

Andaluziako dantzariak bederatzi ikuskizun aurkeztu ditu orain arte, eta haietako onena hautatu du azken hamaika urteetan izandako bilakaera islatzeko.

Sara Barasek bere ibilbidea omenduko du Bilboko Arriaga Antzokian, ballet flamenkoko ikuskizun batekin. Gaurtik egongo da ikusgai Bizkaiko hiriburuko eszenan, eta igandera arte geratuko da gurean (hilaren 21era arte). Andaluziako dantzariak, orain arte, bederatzi muntaia aurkeztu ditu, eta, orain, Bilbora helduko den honekin, bere karreran izan duen bilakaera islatuko du. Hamaika urte baino gehiago daramatza Sara Barasek agertokian, eta ikuskizun hau prestatzeko, Arriaga Antzokiak bere webgunean azaltzen duenez, horietako "unerik dirdiratsuenak eta ahaztezinenak" hautatu ditu, "onena" biltzen duen antologia bat egiteko.

Saioak 20:00etan hasiko dira, igandekoa izan ezik; azken hori, hilaren 21ekoa, 19:00etan hasiko da.