Itxi

Baskonia

Buesa Arena

Caja Laboral Baskonia-Valentzia (69-67): Garaipen estua

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak ez du joko ona egin, baina berdin-berdin balio duen garaipena lortu du Spahijaren Power Electronics Valentziaren aurka.

Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu du Power Electronics Valentziaren aurka (69-67) partida eskasean. Onena, ia beti bezala, Tiago Splitter izan da.

Dusko Ivanovicek ligan aurrenekoz izan zituen jokalari guztiak jokatzeko moduan eta hasieratik Singletary, English, Hermann, Teletovic eta Splitter jarri zituen

Partida hasiera orekatua izan zen eta markagailuan ados sarri izan ziren bi taldeak. Neurketa baloi galtzeek eta jaurtiketan egindako hutsek baldintzatu zuten. Hortaz, markagailuak oso puntu gutxi erakutsi zituen atsedenaldirako tartean, 30-32 valentziarren alde.

Atsedenaldiaren ostean, partidak hasierako orekarekin egin zuen aurrera, baina 2-14ko partzial batek, jadanik azken laurdenean sartuta, zazpi puntuko errenta eman zion talde valentziarrari (56-63).

Baina baskoniarren errekuperazioa berehalakoa izan zen. 7-0 partzialarekin partida berdindu zuten (63-63). 1:17 segundo falta ziren amaierarako. Pau Ribas agertu zen orduan, 2+1eko jokaldi ikusgarri batekin hiru puntuko errenta eman zion talde gasteiztarrari. Powerren hutsa, Splitterrek aldaratzea hartu eta Huertasen saskiratzea. Garaipena, oso gutxigatik, baina berdin balio duen garaipena. Orain, Caja Laboralek bi garaipeneko errenta du Real Madrilekiko.


Caja Laboral Baskonia-Power Electronics Valencia