Binakakoa
Adarraga frontoian
Binakakoa: Titinek eta Pascualek ez dute aukera galdu (22-14)
Txetux Urbieta
Erredakzioa
Saralegi eta Apraiz ordezkoek, ahal dutena egin dute txapelketako bikote indartsuenetako baten aurrean.
Titinek eta Pascualek 22 eta 14 irabazi dute Saralegi eta Apraizen aurka gaur Logroñoko Adarragan jokatu den binakako txapelketaren seigarren jardunaldiko partida.
Aspeko bikoteak garaipen erosoa lortu du ahal dutena eginda gustora gelditu diren Saralegi eta Apraizen aurka.
Adarragako jaialdian Capellanek ere bere azken partida jokatu du Aspe enpresarekin. Capellanek Eulate lagun zuela 22 eta 13 irabazi du Apezetxea eta Fernando Goñiren aurka.
Bihar seigarren jardunaldiko azken partida Tolosan jokatuko da. Olaizola II eta Mendizábal II Xala eta Zubietaren aurka neurtuko dira. ETBk zuzenean eskeiniko du partida.