kirolak
BBVA Liga
Atletico-Bartzelona (2-1): Emozioa Ligan
Erredakzioa
Guardiolaren mutilek porrota jaso zuten Vicente Calderonen eta Real Madril bi puntura baino ez dago.
Bartzelonak denboraldiko aurreneko porrota jaso zuen Vicente Calderonen Atletico Madrilen aurka (2-1). Partida ona jokatu zuten madrildarrek eta Guardiolaren taldea ondo geladiarazi zuten.
Hasieratik deseroso jokatu zuen Barçak. Atzean baja ugari zituen, Pique eta Marquez zigortuta zeuden eta Chygrynskiy, Abidal, Alves eta Toure, lesionatuta. Keita gainera laugarren minutuan lesionatu zen eta berdegunea utzi behar izan zuen. Quiqueren gizonek eskuratuta garaipena emozioa eman dio Ligari.
- Fitxa teknikoa:
2 - Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Dominguez, Antonio Lopez; Reyes (Valera, 86''), Assuncao, Tiago, Simao; Forlan (Jurado, 81'') eta ''Kun'' Aguero (Ibra, 92'').
1 - Bartzelona: Valdes; Jeffren (Bartra, 60''), Puyol, Milito, Maxwell; Sergio Busquets, Xavi (Bojan, 77''), Keita (Pedro, 7''); Messi, Ibrahimovic eta Iniesta.
Golak:
1-0,&' || 'nbsp; 8'': Forlán
2-0, 22'': Simao
2-1, 26'': Ibrahimovic