Mundua
Jendea
Kevin Smith hegazkin batetik bota dute lodi egoteagatik
Erredakzioa
Clerks-en zuzendaria ezin zen eserlekuan sartu eta bere haserrea Twitter-en bidez erakutsi du. "¿Zer gertatuko litzateke?", esan du Smithek, "¿beste bidaiari baten gainera pirritan joatea?".
Kevin Smith zine zuzendari, gidoilari eta aktore estatubatuarra Southwest Airlines-eko hegazkin batetik bota egin dute lodiegi egoteagatik.
Smithek, berak zuzendutako Clerks filmeetan ''Bob isila'' pertsonaiarengatik ezagunak, gertatutakoa irain larri bezala ikusi du eta luze eta zabal egin ditu adierazpenak Twitter sare sozialaren bidez.
"Ez nuen araurik apurtu eta ez nintzen inolako arriskurik segurtasunarentzat", adierazi du Smithek sare sozialaren bidez, "¿zer gertatuko litzateke, beste bidaiari baten gainera pirritan joatea?".
Kevin Smithek ez ditu arazorik bere loditasuna onartzeko, eta "janari prozesatuen kontsumitzaile sedentario okerra iraindu" dutela adierazi du ironiaz.
Mallrats eta Dogma filmeen zuzendariak bi bidai txartel erosten ditu horrelako arazoak ekiditeko Southwest Airlinesekin bidaiatzen duenean, baina azken unean aurreko hegaldi bar hartzea erabaki zuen eta hegazkina ia beterik zegoenez eserleku bakarrean jarri behar izan zen.
"Hegazkinetik jaistera behartzen nindutenean ni baino lodiago zegoen bidaiari bat ikusi nuen", adierazi du Smithek bere filmeetako umore garratz berarekin, "elkar begiratu genion eta bere begiradarekin ezer ez esateko erregutu zidan".
Konpainiak barkamena eskatu dio Smithi eta 100 dolarreko txartel bat eskaini diote, baina haien jarrera tinkoa dela ere diote, eta erabakia bidaiari guztien "segurtasunari eta erosotasunari" begira hartu zuten.