Itxi

Surf-a

Munduko zirkuitua

Bodyboarda: Bi euskaldun Pipelinen

K.I.

Erredakzioa

Alex Uranga eta Jon Lopez, biak Zumaiarrak, izango dira bertako bi euskal ordezkariak.

Otsailaren 16tik 26ra burutuko munduko bodyboard zirkuitoko gizonezkoen lehen txapelketa Hawain, Pipeline olatu famatuan. Turbo Pipeline Pro txapelketa honetan bi ordezkari euskaldun izango ditugu, biak zumaiarrak: Alex Uranga eta Jon Lopez.

Munduko zirkuitoko txapelketa garrantzitsuenetakoa da hau, Grand Slam maila daukana. Jon Lopez hirugarren kanporaketan sartuko da lehian. Hiru aurkarietatik bakarra ezagutzen du, Hermano Castro brasildarra, beste biak aurreko kanporaketatik iritsiiko dira. Alex Uranga seigarren kanporaketan hasiko da, Tim Hamilton hawaiarra egokitu zaio aurkari.