Beste kirolak
Zazoi egunetan
Munduko raid lasterketa gogorrena, britaniarrentzat
K.I.
Erredakzioa
Air Europa Bimont taldea lan ona egiten ari da eta helmugatik hurbil daude. Talde honetako lau kideetatik hiru euskaldunak dira: Jon Ander Aranbalza, Urtzi Iglesias eta Uxue Fraile.
Helly Hansen-Prunesco talde britainiarrak irabazi du Txilen burutzen ari den Wenger Patagonian Expedition Race, munduko raid lasterketa gogorrena.
600 kilometrotan oinez, bizikletan, edo piraguan egin behar izan dute, ingurune gogor bezain ederrean. Zazpi egunetara ez da iritsi irabazleen jarduna.
Air Europa Bimont taldea lan ona egiten ari da eta helmugatik hurbil daude. Talde honetako lau kideetatik hiru euskaldunak dira: Jon Ander Aranbalza, Urtzi Iglesias eta Uxue Fraile. Laugarrena Saül Abril kataluniarra da.