Artea
Otsailaren 18an, Donostian
Oteizaren izaera poetikoena aztergai, ahotsa eta musika uztartuta
Erredakzioa
Patxi Santamariaren ahotsean entzungo ditugu artistaren testuak, eta Inaxio Tolosak jarriko dio soinu banda 'Oteiza: testuak eta beste poemak' ikuskizunari. Ernest Lluch Kultur Etxean izango da.
Otsailaren 18an, Oteiza testuak eta poemak ikuskizuna hartuko du Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeak. Jorge Oteizaren izaera poetikoenean murgiltzea du helburu ekimenak, ahotsa eta musika uztartuta.
Patxi Santamariak ahotsa eta arima jarriko die Oteizaren testu poetikoenei eta Inaxio Tolosa aktore eta musikoak, berriz, kolorez beteko du ikuskizuna, inprobisazioren bidez testuei indarra, babesa eta bizitza emanaz. Bien arteko elkarrizketarekin ''''giro magikoa'''' sortzea dute helburu.
Donostia Kulturak antolatuta, Erakusleihoa programaren baitan kokatzen da ikuskizuna, eta Oteiza ''''artista totala''''ren izaera poetikoenera gerturatzea bilatzen du. Antolakuntzatik azpimarratu dutenez, Oteizaren lan poetikoa aski ezaguna ez bada ere, maila handikoa da.
Ikuskizun honetako testu batzuk poemak dira, baina beste batzuk pentsamenduaren tximistak edo aforismoak, euskal sortzaile nagusienetako baten indarra etaargitasunez beteak. Horrela, herriarekiko erlazioa hizpide duen Cansado y giratorio lana izango da entzungai, baina baita Mis dos relojes en el espejo ere, joan den denboraz eta inoiz joaten ez denaz hausnarketa egiteko testua. Conciertos en Fítero (opus fitero 81) lanarekin Oteizaren izaera umoristikoenera ere gerturatuko dira, eta ezin ahaztu zerbaiten aurrean erantzun, defendatu edo erasora pasatzen zenean artistak jarritako grina ere.
Ikusizuna arratsaldeko 19:30ean hasiko da, doako sarrerarekin.