Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (joanekoa)

Txapeldunen Liga: Oportok de Bayernek abantaila hartu dute

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Portugaldarrek 2-1 irabazi diote Arsenali eta alemaniarrek emaitza berarekin gainditu dute Fiorentina.

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako beste bi partida jokatu dira eta Oportok eta Bayern Munichek abantaila hartu dute joaneko partidetan.

Oportok 2-1 irabazi dio Arsenali O’Dragao futbol zelaian. Etxeko taldea 11. minutuan aurreratu da Varelaren golari esker (1-0), baina Arsenalek azker erantzun dio. 18. minutuan Campbelek 1-1eko sartu baitu. Horrela iritsi da partida atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta jarraian, Campbelek atezainari pasea eman eta honek eskuetan hartu du baloia. Arean barruan falta adierazi du epaileak eta Oportok azkar atera ondoren Falcaok 2-1ekoa sartu. Emaitza horrekin bukatu da partida eta Arsenalek markagailua irauli beharra izango du final-laurdenetan egon nahi badu.

Beste partidan Bayern asko sofrituz nagusitu da. Robbenek penaltiz sartu du 1-0ekoa 45. minutuan. Bigarren zatian Fiorentinak berdinketa lortu du Kroldupen bitartez (1-1). Azken minutuetan, ordea, Olicek 2-1ekoa sartu du Bayernentzat. Aurrelaria jokoz kanpoko posizio argian zegoen, baina epaileak ontzat eman du gola. Horrenbestez, Bayern nagusitu da 2-1eko emaitzarekin.