Itxi

Musika

Stevie Wonderrekin

Gasteiz Big Band, V Acid Jazz Hispano sarietarako hautagai

Erredakzioa

Zuzeneko edo musikaren inguruko dokumental onenari saria irabaz dezakete 'Live in Najera' lanari esker. Wilco, The Brand New Heavies, Stevie Wonder eta Bill Evansekin lehian daude.

Bostgarren urtez, Acid Jazz Hispano sariek 2009ko proposamen musikal interesgarrienak saritu nahi dituzte.

Gasteiz Big Bandek Acid Jazz Hispano sarietan zeresan handia izango du, izan ere, zuzeneko edo musikaren inguruko dokumental onenari saria irabaz dezakete. Live in Najera (Errioxako udalerrian grabatutako 10''''tako biniloa) lanari esker lor dezakete nazioarteko sari hori.

Gasteizko taldeak Wilcorekin The Brand New Heaviesekin, Stevie Wonderrekin eta Bill Evansekin lehian izango dira. Irabazlea Internet bidezko botoekin erabakitzen da acidjazzhispano.com webgunean. Martxoaren 2an amaitzen da botoa emateko epea.