Athletic Club
Liskarrak
Istilu larriak Athleticeko eta Anderlechteko jarraitzaileen artean
Erredakzioa
Bi taldeetako jarraitzaileek istiluak sortu dituzte partida hasi baino lehen, norgehiagokan zehar eta baita amaitu ostean ere.
Athletic Clubeko eta Anderlecht Belgikako taldearen jarraitzaileen artean istiluak izan dira gaur. Bi taldeen arteko norgehiagoka hasi baino lehen, partidan zehar eta amaitu ostean liskarrak errepikatu dira.
Partida hasi baino lehen Anderlechteko jarraitzaileak bandalismoan aritu dira, izan ere, bi bengala piztu dituzte harmailetan eta Ertzaintzak esku hartu behar izan du itzaltzeko.
Norgehiagoka amaitu eta gero bi taldeetako jarraitzaileek berdegunera salto egin dute eta borroka saioak izan dira. Zelaian sartzen lehenak kanpoko jarraitzaileak izan dira, eta ondoren etxekoak.
Atxilotuak
Partida hasi baino lehen Belgikako taldearen zenbait jarraitzaile atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon, arratsaldean izandako zenbait istilutan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
San Mameseko kanpoaldean liskarrak sortu dituzte Anderlechteko jarraitzaileek arratsaldeko lehen orduetan, ondorioz, Ertzaintzak behin baino gehiagotan esku hartu behar izan du.