kirolak
Istiluak Athleticen kontra
Bi partida ateak itxita, UEFAk Austria Vienari ezarritako zigorra
Erredakzioa
Gainera, 20.000 eurotako isuna jarri dio UEFAk Austriako taldeari.
Austria Vienak UEFAn etxean jokatu behar dituen hurrengo bi partidak zale gabe jokatuko omen ditu. Athleticen kontra jokatuko partidan izan ziren istiluak aztertu, eta zigorra jarri dio UEFAk Vienako taldeari.
Halere, bigarren partida horren zigorra airean da. Zaleen jarrera aldatzen bada, eta istiluak berriro ere egoten ez badira, partida bakarreko zigorra izango da.
San Josek bigarrengola sartu ondoren istuluak izan ziren eta partida bertan behera geratuzen 20 minutuz. Austria Vienako zaleak zelaira sartu ziren, pankartafrankistak zituzten eta pizgailuak bota zituzten berdegunera. UEFAkhonelako ekintzak debekatzen ditu.
Giroa baretu zenean abian jarri zen partida eta Athletic izan zen jauneta jabe. 84. minutuan Etxeberriak pase dotorea eman zion Llorenterieta honek baloia sare barrura bultaztu zuen. Une horretan partidaerabakita geratu zen.