Itxi

Musika

Larunbatean

Quique Gonzalezen kontzertua Donostian, Bide Ertzeanekin batera

Erredakzioa

Victoria Eugenia Antzokian arituko da abeslaria, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Igandean Rodrigo Leão musikari portugaldarra izango da geurean.

Musika zaleek hitzordua dute asteburu honetan Donostian. Hiriburuko Victoria Eugenia Antzokiak abeslari handien emanaldiak hartuko ditu egun hauetan. Larunbatean Quique Gonzalez izango da taula gainean, eta igandean, berriz, Rodrigo Leão musikari portugaldarra.

Larunbatean, arratsaldeko 20:30etik aurrera&' || 'nbsp;Quique Gonzalez abeslariaren rock doinuekin beteko da Victoria Eugenia Antzokia. Abeslaria, gitarra-jotzailea, konpositorea... erreferentzia bihurtu da Gonzalez zarata handirik gabeko rocka gustoko dutenetzat. Hala ere, abeslaria ez da bakarrik egongo Donostian. Bide Ertzean tolosarrek 20 minutuko emanaldi berezia eskainiko dute Quique Gonzalezen kontzertuaren aurretik. Sarrerak agortuta zeuden, baina aforoa handitu eta beste 45 jarri dituzte salgai. Antzokiko lehiatilan, Servikutxa kutxazainetan, telekutxan eta Kutxa.net web gunean eros daitezke.

Igandean, berriz, Rodrigo Leão musikariaren txanda izango da. Egun Portugaleko konpositore nagusienetako bat da Leão, eta Portugalen hain ezagun diren SetimaLegião edo Madredeus taldeen sorreran zeresan handia izan du.&' || 'nbsp;Rodrigo Leão artistaren teklatuei laguntzen Cinema Ensemble taldeko beste kideak ere izango dira: Ana Vieira (ahotsa), Carlos Gomes (biolontxeloa), Viviena Toupikova (biolina), Celina da Piedade (acordeoia), Bruno Silva (gitarra), Luis San Paio (bateria) eta Luis Aires (baxua). Sarrern prezia 25 eta 30 eurotako da, eta salgai dira Antzokiko lehiatilan, Servikutxa kutxazainetan, telekutxan eta Kutxa.net web gunean. Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako Hautagaitzaren barruan programatu dute ikuskizuna.