Eskubaloia
Asobal Liga
Arrate-F. Morrazo, (32-28): Aspaldiko partez, garaipena
A.B.
Erredakzioa
Armaginek ez dute arazo gehiegi eduki azken sailkatuari irabazteko.
Arratek garaipena lortu zuen Frigorificos Cangas del Morrazo taldearen aurka bart Eibarren jokatu zen Asobal Ligako partidan. Azken sailkatuari 32-28 irabazi zioten eibartarrek.
Armaginak ia denbora guztian aurretik joan ziren markagailuan eta 5 goleko aldeaz iritsi ziren atsedenaldira (17-15). Bigarren zatian ondo eutsi zion Arratek aurretik lortua zuen abantailari eta azkenean 32-28ko emaitzarekin garaipena lortu zuten.
FITXA TEKNIKOA:
32 - Arrate: (17 eta 15) Voncina (Moyua oa), Törö (7, 4 p.), Beljanski (3), Berrios (1), Harsányi (1), Rédei (6), Serrano (3), Cid (3), Marc García, Arroyo (3), Tokic (1), Petricevic eta Dalibor Cutura (4, 1 p.).
28 - BM Cangas-Frigorificos Morrazo: (12 eta 16) Kosanovic (Kevin Garcia, oa), Celes (2), Moledo (3), Suso Soliño (4), Ugalde (3), Doder (6, 1 p.), Oslak (2, 1 p.), Víctor Díaz, Frade (1), Adrián Rosales, Serafín Pousada (1), Pablo Benjamín (3) eta Eijo (3).
Markagailua bost minuturo: 2-0, 6-2, 8-5, 11-6, 15-8, 17-12 (atsedenaldia); 19-14, 21-15, 24-17, 26-19, 28-24 y 32-28.