Itxi

Reala

25. jardunaldia

Girona-Reala (1-0): Partida kaskarra Montilivin

Sara Lavado

Erredakzioa

23. minutuan Ansotegiren penaltia adierazi du epaileak eta Callek ez du hamaika metroetatik huts egin.

Realak porrota jaso du Montolivi futbol-zelaian Gironaren aurka jokatutako partidan (1-0). Gaizki jokatu dute Martin Lasarteren gizonek eta Girona bikain aritu ez bada ere hiru puntuak eskuratu ditu.

Etxeko taldearen arean izan dira txuri-urdinak hasierako minutuetan, Girona estutu dute, baina Juliaren gizonak izan dira markagailua estreinatu dutenak, 23. minutuan. Lesma Lopez epaileak Ansotegiren penaltia adierazi du baloia eskuarekin ukitu duelakoan, zorrotzegia. Callek ez du hamaika metroetatik huts egin (1-0).

Atsekabe geratu da Donostiako taldea golaren ondorioz eta ez da atsedenaldiaren aurretik suspertzeko gai izan. Hurbilago izan dute katalanek bigarrena.

47. minutuan langara bidali du Carlos Buenok une horretara arte Realak sortutako aukerarik onena. Gironaren erantzuna laster iritsi da: Bravok kornerrera aldaratu du Moharen jaurtiketa bikaina.

Moharena izan da Kataluniako taldeak sortutako arriskuko azken jokaldia eta Realak banakoa lortzeko abaguneak izan ditu. 89. minutuan baliorik gabe utzi du epaileak De la Bellak sartutako gola eta norgehiagoka hor bukatu da.

Fitxa teknikoa:

1 - Girona: Jorquera, Galan, Cañas, Migue, Jose, Matamala, Dorca, Xumetra (German Beltran, 69''), Moha, Peragon (Juanma, 8'') eta Calle (Kiko Raton, 68'').

0 - Reala Bravo, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella, Elustondo (Sergio Rodriguez, 69''), Diego Rivas, Nsue (Songo''o, 59''), Aranburu, Griezmann eta Bueno (Agirretxe, 69'').

Gola:

1-0; 22'': Calle, penaltiz.