Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Athletic-Tenerife (4-1): Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du

Josu Bilbao

Erredakzioa

Lehen zatiko penaltiak eta Culebrasek jasotako txartel gorriak partida baldintzatu dute. Zuri-gorrien golak, Llorentek, Toquerok, Iraolak eta Gabilondok egin dituzte.

Caparrosen mutilek partida ona jokatu dute eta europako postuetara hurbiltzen dira.

Zuri-gorriek indartsu hasi zuten partida eta lehen zatiko 15. minutuan Gaizka Toquerori penaltia egin zioten. Llorentek penaltia jaurti eta 1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Gainera, Tenerife 10 gizonekin gelditu zen 15. minututik, Culebrasek txartel gorria ikusi zuelako.

Athleticek presionatzen jarraitu zuen eta 23. minutuan Toquerok, Aragoneses atezaina gainditu zuen jaurtiketa zehatz batez (2-0). Lehen zatiko azken minutuetan kanariarrek presio gogorra egin zuten, baina ez ziren gai izan Iraizozen atera arriskuz heltzeko.

Bigarren zatian, zuri-gorriak berriz ere erasora irten ziren eta 53. minutuan Iraolak 3-0ekoa sartu zuen Alfaro, kanariarren jokalari onena izan zen eta 59. minutuan jaurtiketa gogor batez Gorka Iraizozen ate barrura bidali zuen baloia 3-1. Bilbotarrak nagusi izan ziren partida osoan zehar eta Gabilondok laugarren gola lortu zuen zuri-gorrientzat (62.min).

Beraz, zuri-gorriek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte eta 36 punturekin europako postuetara hurbiltzen dira.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Koikili; David López, Gurpegui (Etxeberria, min.66), Iturraspe, Gabilondo; Toquero (Muniain, min.78) eta Llorente (De Cerio, min.60).

CD Tenerife: Sergio Aragoneses; Marc Bertrán, Culebras, Ezequiel Luna, Pablo Sicilia; Juanlu (Richi, min.75), Ricardo, Mikel Alonso (Kome, min.57), Ayoze (Manolo Martínez, min.27); Alfaro eta Nino.


Goles: 1-0, 18.min: Llorente, de penalti. 2-0, 23.min: Toquero. 3-0, 53.min: Iraola. 3-1, 59.min: Alfaro. 4-1, 63.min: Gabilondo