Motorra
Euskal egutegia
Automobilismoa: Vilariño nagusi Gabirian
Erredakzioa
K.I.
Vilariñok garaipen argia lortu zuen, hiru erlojupekoetan berak egin baitzuen denborarik onena.
Automobilismo egutegia abian jarri da Euskadin, Gabiriako rallysprintak eman zion hasiera denboraldiari. Ander eta Angela Vilariño nagusitu ziren lehen lasterketan.
Vilariñok garaipen argia lortu zuen, hiru erlojupekoetan berak egin baitzuen denborarik onena. Hiruen artean azkarrena lehenengoa izan zen hondarribitarrarentzat, 4’19”koa. Ondoren, tarte zabala zuela ikusiz, eta errepidea lokatzez eta harriz asko zikindu zenez, lasaiago joan zen hondarribitarra, baina beti denborarik onenak eginez.
Bigarren posturako borroka handia izan zuten Joseba Zapirainek eta Xabi Lujuak. Azkenean Zapirain naguistu zen, Lujuak hirugarren erlojupekoan arazoak izan zituen, eta ez zuen lasterketa amaitu. Hori baliatu zuen Joxe Labakak podiumean sartzeko, lasterketa oso erregularra eginez.
SAILKAPENA:
1.- Ander Vilariño/ Angela Vilariño 13:13.700
2 Joseba Zapirain/Estibaliz Armendariz 13:47.400
3 Joxe Labaka/Aitor Otaegui 13:57.000
4 Iban Tarsicio/Iñigo Peña 14:24.800
Txus Jaio/Jesús Urkidi 14:28.500
5 Iñaki Alberdi/Jorge del Cid 14:30.200
6 Mario Pérez/Javi Ortega 14:30.600
7 Aingeru Castro/Angel Castro 14:32.600
8 Rafa Ateka/Carlos Etxaniz 14:38.100
9 Ricardo Tricio/Domeka Vera 14:38.800
10 Mikel Urkiola/Samuel Benítez:14:41.400