Osasuna
Min hartu zuen atzoko partidan
Ricardok (Osasuna) gainkarga du iskiotibialean
Asier Legarda
Taxoare
Hurrengo egunetan atseden hartuko du eta Xixonen jokatu beharreko partidarako garaiz osatzen den ikusi egin beharko da.
Osasunako atezain Ricardo Lopezek min hartuta jokatu zituen Valladoliden aurkako partidaren azken minutuak, eta astelehen goizean ezin izan du bere taldekideekin entrenatu ezker zangoko iskiotibialean gainkarga bat baitauka. "Ezker zangoko bizepsean gainkarga bat daukat, baina ezer larria ez izatea espero dut. Atzo mina nabaritu nuen, baina hiru aldaketak eginda zeuden eta eutsi egin behar izan nion minari azken unea arte sufrituz", adierazi du gaur Osasunako atezain beteranoak Taxoaren.
Eta bai, hurrengo egunetan atseden hartu eta gero Ricardoren lesioa nola dagoen ikusi beharko da orain, baina une honetan datorren asteburuan Xixonen jokatu beharreko partidarako atezain madrildarraren parte hartzea kolokan dago. Bere talde ohiaren aurka sasoi honetan Ligan debutatzeko aukera izan dezake Roberto ordezko atezainak, Ricardo osatzen ez bada.