Artea
Ikus-entzunezko lana
Pilotaren inguruan Euskal Museoak egin duen filma saritu dute
Erredakzioa
'El juego vasco de la pelota' ikus-entzunezko lanaren kalitate estetikoa saritu du Ondareari buruzko Multimedia eta Ikusentzunezko Nazioarteko Jaialdiak. Kepa Junkerak hartu du parte soinu bandan.
Bilboko Euskal Museoak pilotari buruz sortutako El juego vasco de la pelota ikus-entzunezko lana saritu du Ondareari buruzko Multimedia eta Ikusentzunezko Nazioarteko Jaialdiak.
11 minutuko fim laburra da eta pilotaren historia kontatzen du: kirolaren garapena aztertu eta berau osatzen duten elementuak berrikusten ditu. Pilotari gazteen laguntza izan dute filma sortzeko, eta Kepa Junkera trikitilari bilbotarrak&' || 'nbsp; hartu du parte soinu banda.
Historia, arten eta ikus-entzunezkoen arloko adituek osatu dute epaimahaia eta lanaren kalitate artistikoa azpimarratu dute.