Txirrindularitza
3. etapa
Andaluziako Itzulia: Bigarren garaipena jarraian Freirerentzat
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Txirrindulari espainiarra izan da indartsuena Benahaviseko helmugan eta Pardillak jarraitzen du sailkapen orokorreko lidergoan.
Rabobankeko Oscar Freirek irabazi du Andaluziako Itzuliko hirugarren etapa Benahaviseko helmugan jokatu den sprintean onena izan ondoren. Txirrindulariek 162,5 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute Marbella eta Benahavis artean.
Gaurkoa Freirek itzuli honetan jarraian lortzen duen bigarren garaipena. Sailkapen orokorrean Sergio Pardilak jarraitzen du lidergoan.