Gizartea
Valentziako telebistan
Canal 9ko idazkari nagusia lanik gabe, sexu-jazarpenagatik
Erredakzioa
Kateko hiru langilek salatu dute Vicente Sanz.
Jose Lopez Jaraba Valentziako Irrati Telebistako (RTVV) zuzendari nagusiak Vicente Sanz idazkari nagusia lanik gabe utzi du. Kautelazko neurri hau telebista autonomikoko hiru langileek sexu-jazarpenagatik salatu ostean hartu dute erakundearen arduradunek.
Erabaki horren helburua Sanzek "jaso dituen akusazioetatik defendatzeko aukera izatea da, azken hamabost urteetan lan egin duen instituzioa kaltetu gabe", adierazi du telebistako zuzendaritzak.
Neurria oposizioko alderdiek eta RTVVn ordezkaritza duten sindikatu gehienek Sanz kargutik kentzea eskatu ostean hartu da. Bitartean, Alderdi Popularrak "zuhurtasuna" eta 1994 urtera arte Valentziako PPko presidentea izan zenaren errugabetasun-presuntzioa errespetatzea eskatu du.
Ustezko biktimetako bat USO sindikatuaren hautagaitzako kide izan zen 2007ra arte, horrela jakinarazi dute sindikatu horretako iturriek.