Itxi

kirolak

Txapeldunen Liga

CSKA-Sevilla eta Inter-Chelsea, final-zortzirenetako azken partidak

Erredakzioa

Sevillako taldeak Errusian jokatu behar du CSKAren eta hotzaren kontra (18:30ean ETB-1en eta eitb.com-en). Jardunaldiko beste partidan Interk eta Chelsea arituko dira.

Gaur final-zortzirenetako azken bi partidak jokatuko dira. Bat, Moskun, CSKAren eta Sevillaren artekoa arratsaldeko 18:30ean. 10 gradu zero azpitik izango da izango duten tenperatura, beraz, aurkariaz gain hotza ere aurka izango du Andaluziako taldeak.

Ustezko hamaikakoak

CSKA Mosku: Akinfeev; Aleksei Berezutski, Ignashévich, Vasili Berezutski, Shénnikov; Krasic, Aldonin, Shemberas, Mark Gonzalez; Necid y Honda edo Mamáev.

Sevilla FC: Palop; Stankevicius, Escudé, Fazio, Dragutinovic; Jesús Navas, Zokora, Romaric, Perotti; Kanoute eta Negredo.

Final-zortzirenetako kanporaketa aipagarriena Milango Interrek eta Chelseak jokatuko dute. Mourinhoren taldeak golik ez jasotzea izango du jomuga Londresera kanporaketa gainditzeko aukera gehiago izate, halere ez du erraz izango, Chelsea sasoian da eta kanpoan geratzea ez dago euren planetan, beraz, goi mailako norgehiagoka biziko da Milanen.

Ustezko hamaikakoak

Inter Milan: Julio Cesar edo Toldo; Maicon, Samuel, Lucio, Javier Zanetti; Stankovic, Cambiasso, Muntari; Sneijder; Eto''o edo Pandev; eta Milito.

Chelsea: Cech; Alex, Ivanovic, Terry, Beletti; Mikel, Ballack, Malouda, Lampard; Anelka eta Drogba.