Itxi

Beste kirolak

Aurreko asteburuan

Euskadiko atletismo txapelketak egin ziren Belodromoan

K.I.

Erredakzioa

Igandean lortu zuen emakumezkoen pertiga titulua Naroa Agirrek, 4,15 metroko jauziarekin, baina bere egoera onena aurkitu ezinik dabil.

Larunbat arratsaldean burutu zen lehen jardunaldia. Emakumezkoen pisu jaurtiketan Amaia Dublangek Euskadiko errekorra eginez lortu zuen tituloa, 13,98 metroko jaurtiketarekin. Astebete lehenago berak ezarritako marka 30 zentimetrotan hobetu zuen. Abiadura probatan, 60 metroko finaletan, Orkatz Beitia eta Alazne Furundarena izan ziren azkarrenak. 800 metrotan Ane Suso eta Asier Goikoetxea nagusitu ziren. Luzera jauzian Pablo Cid, eta pertigan Jonathan Perez, 4,85 metrorekin.

Igandean ere izan zen izen propiorik: Naroa Agirrek lortu zuen emakumezkoen pertiga titulua, 4,15 metroko jauziarekin. Bere egoera onena aurkitu ezinik dabil kirolari donostiarra. Iban Maizak 7.95 segunduko denborarekin 60 metro hesietako finala irabazi zuen. 200 metro emakumezkoetan Maitane Iruretagoiena izan zen azkarrena. 1.500 metroko proban Iñigo De La Granja nagusitu zen.