Itxi

Musika

Konfirmazioak

Dianne Reeves eta Marcus Roberts, Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa

Arabako jaialdiaren 34. edizioak hauek konfirmatu ditu gaur, besteak beste: Larry Carlton, Maurice Brown, Julian Lage eta Django Reinhardti omenaldi bat, hainbat musikariren eskutik.

Gasteizko Jazzaldiak hainbat talde eta bakarlari konfirmatu ditu. Uztailaren 10etik 17ra izango da Arabako hiriburuan eta hauek izango dira bertan:&' || 'nbsp;Dianne Reeves (lau Grammyren irabalea), Marcus Roberts Trio (zortzi urteko isilunearen ostean, bueltan datorrena) Django Reinhardti omenaldi bat egingo diote (Bireli Lagrene Trio eta Didier Lockwooden eskutik), Larry Carlton eta Joshua Redman Double Trio (Matt Penmanek, Reuben Rogersek, Gregory Hutchinsonek eta Bill Stewartek osatzen dute taldea). Aurretik Paco de Lucia, Freedom Band (Chick Corea, Kenny Garret, Christian McBride eta Roy Hanesekin) eta Buddy Guy.

Gainera, Antzoki Zaharrean, ''Jazz XXI. mendean'' izeneko zikloaren baitan, talde hauek arituko dira:&' || 'nbsp;Rudresh Mahanthappa eta Vijay Iyer, Jacques Schwarz-Bart Quartet&' || 'nbsp; Baptiste Trotignonekin batera, Reggie Washington eta Leon Parker, Tineke Postma, Maurice Brown eta Julian Lage Group.