Beste kirolak
Atletismoa
Naroa Agirrek bere zortzigarren Espainiako Txapelketa lortu du
Erredakzioa
Kirolari gipuzkoarrak, 4,15 metroak gainditu ditu eta pertigako pista estaliko Espainiako txapelduna bilakatu da zortzigarren aldiz.
Naroa Agirrek urrezko domina irabazi du pista estaliko Espainiako Atletismo txapelketan, Balentziako Luis Puig pistan. Gipuzkoarra, 4,21eko markarekin heldu zen txapelketara eta 4,15 metroak erraz gainditu ditu, Anna Maria Pineroren aurretik. Hala ere, Naroak ezin izan ditu 4,25 metroak gainditu eta ez da Dohan ospatuko den hurrengo Mundialean egongo.