Itxi

telebista

Igandean

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren audientzia marka

A.E.

EITB

Ikus-entzuleek ETB aukeratu zuten ziklogenesi lehergarriaren inguruan berri izateko.

"El Conquistador del Fin de Mundo" saioak denboraldiko audientzia marka erdietsi zuen atzokoan: %25,9ko audientzia zatia eta batez beste 205.000 ikus-entzule izan zituen, alegia. Atzo emandako zortzigarren atala eguneko saiorik ikusiena izan zen eta 458.000 laguneko audietzia metatua izan zuen. Bataz beste, ikusiena izaten ari den denboraldi honetan, %23,1eko audientzia zatia eskuratu du "El Conquistador"ek eta 203.000 ikus-etzule.

Atzokoan Pedran eta Mikelen arteko dueloa izan zen. Pedranek galdu eta saioa utzi behar izan zuen. Bi lehiakideen arteko harreman txarraren lekuko ere izan ziren ikus-entzuleak. Bestalde, kanpamendu aldaketa izan zen: Condorrak kanpamedu pobrean kokatu ziren eta Pumak, berriz, kanpamendu aberatsaz jabetu ziren.

"Teleberri", audientzia buru asteburuan

Bestalde, asteburu honetan izan dugun ziklogenesi lehergarriari buruz berri izateko ikus-entzuleek ETBko albistegiak aukeratu dituzte. "Teleberri" izan da albistegirik ikusiena asteburuan: %22,5%eko audientzia izan du batez beste eta 150.000 ikus-entzule. Larunbat gaueko "Teleberri"k izan zuen audientziarik altuena: batez beste 184.000 lagunek ikusi zuten eta 425.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.