Itxi

Futbola

Lagunarteko partida

Futbola: Espainiak 42 urte daramatza Frantzian garaipena lortu gabe

A.B.

Erredakzioa

1968an lortu zuen azken garaipena selekzio espainiarrak Frantzian. Bertan jokatu zuen azken partidan frantziarrek irabazi zuten 1-0eko emaitzarekin.

Espainiak adiskidantzazko partida jokatuko du Frantziaren aurka Saint Dennisen (Frantzian, 21:00etan). Norgehiagoka honek 2010eko Munduko Kopa prestatzeko balioko die bi selekzioei.

Selekzio espainiarrak 42 urte daramatza Frantzian irabazi gabe. 1968an irabazi zuen Espainiak azkenekoz Frantzian galiarren aurka. Emaitza 1-3koa izan zen eta Ufartek gola sartu zuen. Bi selekzio hauek lurralde frantziarrean jokatu zuten azken partida 1998an izan zen. Orduan, Saint Dennis futbol zelaia inauguratu zen eta Zidanen golarekin fantziarrek 1-0 irabazi zioten Espainiari.

Hamalau aldiz jokatu dute bi selekzio hauek Frantzian eta Espainiak lau alditan lortu du garaipena, hiru berdinketa lortu ditu eta zazpi partida galdu ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Frantzia: Lloris; Sagna, Boumsong, Escudé, Evra; Toulalan, Lassana Diarra; Govou, Gourcuff, Henry o Ribéry; Anelka.

Espainia: Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Piqué, Capdevila; Xabi Alonso, Xavi o Senna; Silva, Cesc o Xavi, Iniesta; Villa.

Epailea: Craig Thomson (ECO).
Ordua: 21.00etan.
Zelaia: Saint-Dennis.