Itxi

Athletic Club

Lakuan batzartu dira

Ares eta Macua San Mameseko segurtasuna hobetzeko bildu dira

Erredakzioa

Lakuan eginiko batzarrean akordio batera iritsi dira Katedralean aurrerantzean istilurik egon ez dadin.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Fernando Garcia Macua Athleticeko presidentea gaur arratsaldean batzartu dira Lakuan. Bertan San Mameseko segurtasunaz hitz egin dute eta aktuazio protokolo bat burutu dute Katedraleko segurtasuna hobetzeko asmoz.

Aresek eta Macuak segurtasunari buruz hitz egin dute, baina batik bat Anderlechten aurka izan ziren istiluak izan dituzte mintzagai. Aresen ustez Ertzaintzak egin zuen lana ona izan zen, egin behar zutena egin baitzuten, bina segurtasun neurriak akordatzeko nahia erakutsi dio Athletici.

Batzarrean esan denaren arabera bi aldeak saiatuko dira beraiei dagokienean segurtasun neurriak areagotzen eta bata besteari laguntzen saiatuko dira. Bi aldeek akordioa hilabete barru sinatuko dute.