kirolak
San Mames, 19:15
Athletic-Paraguai: lagunarteko partida mundiala!!!
Erredakzioa
Lagunarteko partida jokatuko dute Bizkaiko oinarrizko futbolari laguntzeko.
Paraguaiko selekzioak eta Athletic Clubek adiskidantzazko norgehiagoka jokatuko dute San Mamesen arratsaldeko 19:15ean. Hegoameriketako taldea Hegoafrikan jokatu behar duen Munduko Txapelketa prestatzen ari da eta horregatik da Europan, hainbat partida jokatzeko.
Partida honen sarrerekin lortuko den diruarekin Athleticek Bizkaiko oinarrizko futbola lagunduko omen du.
Paraguaiko hautatzailearentzat, Gerardo Martino Tata-rentzat alegia, Europako talde baten aurka jokatzea oso positiboa dela aitortu du, "oso ondo etorriko zaigu, batez ere, Athletic hegoafrikan izango den aurkari batzuen antza duelako". Gainera, serio hartuko dute partida, "selekzio bat izango balitz bezala egingo diogu aurre norgehiagokari, gainera ondo ezagutzen dut euskal taldea eta maila handiko jokalariak dituela uste dut".
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club de Bilbao: Gorka Iraizoz; Andoni Iraola, Ustaritz Aldekoaotalora, Fernando Amorebieta, Xabier Castillo; David Lopez, Pablo Orbaiz, Ander Iturraspe, Igor Gabilondo; Gaizka Toquero eta Fernando Llorente.
Paraguai: Justo Villar; Dario Veron, Denis Caniza, Paulo Da Silva, Claudio Morel; Victor Cáceres, Nestor Ortigoza, Cristian Riveros, Jonathan Santana; Nelson Haedo Valdez eta Roque Santa Cruz.