telebista
Astelehenean
Fernando Aramburuk bere azken lana aurkeztuko du "Forum"en
Leire Etxazarra
EITB
Donostiarrak David Barberoren galderei erantzungo die 8:00etatik aurrera.
Fernando Aramburu idazle gipuzkoarra izango da astelehen honetako "Forum" saioko gonbidatua. Aramburu Viaje con Clara por Alemania bere azken lanaren inguruan arituko da ETB-2ko elkarrizketa saioan. Bertan, Alemaniatik bidaiatzen ari den bikote baten egunerokoak kontatzen ditu, emazteak bidaien inguruko liburu bat idazteko enkargua jaso du eta senarrak laguntzaile, sukaldari eta gidari lanak egingo ditu berarentzat. David Barberorekin izango duen solasaldian, lan berri honen ingurukoak komentatzeaz gain, bidaiei buruzko liburuak idazteko teknikak azalduko ditu Aramburuk.