Irratia
Gaur, 23:10etan
Beste familia ereduak aztertuko dituzte "Ilargipean"
M.O.
Euskadi Irratia
Familia mota ezberdinetan bizi diren pertsonekin hitz egingo dute.
Familia eta azken urteetan agertu diren eredu ezberdinak izango dituzte hizpide astearteko "Ilargipean" saioan.
Urteetan familiaren definizioa bakarra izan da, eta elementu jakin batzuk atxikitzen zitzaizkion, hala nola, ezkondutako aita eta ama heterosexualak, eta seme alabak, denak etxe berean bizitzen. Baina badira beste ezaugarri batzuk dituztenak, eta familia direnak.
Eurekin eta Josune Martirena psikologoarekin izango dira astearteko "Ilargipean".