Itxi

kirolak

2. etapa: Contres-Limoges

Paris-Niza: Bonneten ezustekoa esprintean

Erredakzioa

Frantziarra azkarrena izan da azken metroetan Saganen eta Luis Leon Sanchezen aurretik; Fernandez de Larrea 11. postuan sartu da. Lars Boom sailkapeneko lehen postuan mantentzen da.

Bouygues Telecom taldeko William Bonnetek irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa Contres eta Limoges herrien artean.

Frantziarrak esprintean erdietsi du garaipena Peter Sagan (Liquigas) eta Luis Leon Sanchez (Caisse D''Epargne) txirrindularien aurretik. Jardunaldiko 201kilometroak 4 ordu eta 22 minutuetan burutu dituzte.&' || 'nbsp; Gaurko etapak lau protagonista izan ditu: Mauro Finetto (Liquigas), Jens Mouris (Vacansoleil), Laurent Mangel (Saur Sojasun) eta Koen de Kort (Skil Shimano. Hasieratik ihesaldian egon dira laurak eta 4 minutuko aldea izan dute, baina tropelak beti kontrolpean izan du ihesaldia eta azken kilometroetan harrapatu egin ditu.

Sailkapen nagusiari dagokionez ez dago aldaketarik, Lars Boom lehen postuan mantentzen da. Horrela izan da etapa minutuz minutu.

Asteazkenean 208 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, Saint-Junien herritik irten eta Aurillacera heldu.

ETAPAKO&' || 'nbsp; SAILKAPENA

1. BONNET William 162 BBOX BOUYGUES TELECOM 4 22'' 40"
2. SAGAN Peter 55 LIQUIGAS-DOIMO 4 22'' 40" + 00'' 00"
3. SANCHEZ Luis-Leon 1 CAISSE D’EPARGNE 4 22'' 40" + 00'' 00"
4. LORENZETTO Mirco 145 LAMPRE - FARNESE 4 22'' 40" + 00'' 00"
5. HAEDO Juan Jose 14 TEAM SAXO BANK 4 22'' 40" + 00'' 00"
6. DUMOULIN Samuel 183 COFIDIS LE CREDIT EN LIGNE 4 22'' 40" + 00'' 00"
7. VEELERS Tom 218 SKIL-SHIMANO 4 22'' 40" + 00'' 00"
8. VORGANOV Eduard 158 KATUSHA TEAM 4 22'' 40" + 00'' 00"
9. BOZIC Borut 191 VACANSOLEIL PRO CYCLING TEAM 4 22'' 40" + 00'' 00"
10. CHICCHI Francesco 52 LIQUIGAS-DOIMO 4 22'' 40" + 00'' 00"
11. FERNANDEZ Koldo 132 EUSKALTEL - EUSKADI 4 22'' 40" + 00'' 00