Itxi

eguraldia

Eguraldia

Alerta horia Araban asteazkeneko goizaldean izotza dela eta

Erredakzioa

Gaur goizean -6,2 ºC-ko tenperaturak izan dira Ozaetan.

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzak alerta horia ezarri du asteazkeneko goizalderako, izotza eta muturreko tenperaturak direla eta.

Gaurko aurreikuspenen arabera, izotza egiteko aukera dago gauean iragaite zonan eta Ebro ondoko eskualdean. Biharko ere izotza espero da goizaldean iragaite zonan (Araba) eta Ebro ondoko eskualdean.

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, azken orduetan atzemandako tenperatura minimoak hurrengoak izan dira: Ozaeta (Araba), -6,2; Agurain (Araba), -5,4; Otxandio (Bizkaia), -5; Navarrete (Errioxa), -4,9; Roitegi (Araba), -4; Espejo (Araba), -3,7; Abetxuko (Araba), -3,6; Amorebieta-Etxano (Bizkaia), -1,6; eta San Prudentzio (Gipuzkoa), -1,5.