Euskal Herriko Itzulia
Ez da Voltan egongo
Alberto Contadorrek ez du Euskal Herriko Itzulian parte hartuko
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Astanako txirrindulariak uko egin dio proba honi eta Kataluniako Voltari. Lieja-Bastogne-Lieja eta Fleche Wallonne probetan parte hartuko du.
Alberto Contadorrek (Astana) uko egin dio apirilaren 5ean hasiko den Euskal Herriko Itzulian parte hartzeari. Pintoko txirrindularia ez da Kataluniako Vueltan ere egongo.
Beraz, Contadorrek Nazioarteko Criteriumean (martxoaren 27an eta 28an), Gaztela eta Leongo Itzulian (apirilaren 14tik-18ra artean) eta Fleche Wallone (apirilaren 21ean) eta Lieja-Bastogne-Liejan (apirilaren 25a) parte hartuko du.