Pilota
Labriten
Pilota: Irujo Aimar Olaizolaren aurka Promozio finalaren atarikoan
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Iberokoaren bikotea Eulate izango da eta goizuetarrarena, Apraiz.
Liga profesionalak jaialdi dotorea antolatu du datorren larunbatean Labriten. Batetik Saralegik eta Eskuderok Arretxeren eta Ibai Zabalaren aurka Promozio txapelketako finala jokatuko dute. Finalerako pilotak gaur aukeratu dituzte.
Finalaren atariko partida handia. Irujo eta Eulate Aimar Olaizolaren eta Apraizen aurka. Jaialdia arratsaldeko 17:30ean hasiko da.