Itxi

3. Maila

32. jardunaldia

Hirugarren Maila: Talde indartsuenek, garaipenak lortu dituzte

Erredakzioa

Amorebietak, Reala B-k eta Portugaletek haien partidak irabazi dituzte eta taularen goikaldeak ez du aldaketa handirik izan. Jaitsiera postuetan, Agurain, Retuerto eta Aretxabaletak jarraitzen dute.

Hirugarren Mailan, Amorebieta liderrak, 4-1 irabazi zion Zallari taulako lehen postuan sendontzen. Portugalete eta Elgoibarren arteko norgehiagoka azkenean bizkaitarren alde erabaki zen (1-0) eta honela sailkapenaren hirugarren postua mantentzen du Portugaletek, 56 punturekin, gipuzkoarrengandik 3 puntura.

Beasainek, lortutako garaipenarekin (0-4 Leioaren aurka) promozio postuetara hurbiltzea lortu du, Elgoibarrekin 53 puntura berdinduta. Reala B-k ere, sailkapeneko bigarren postua mantentzen du Laudio 1-0 etxean irabazi eta gero. Gernikak, garaipen garrantzitsua lortu zuen Retuerto Sporten etxean eta 52 punturekin promozioa gertu dauka.

Sailkapenaren azken postuetan, Eibar B-k eta Santurtzik berdinketa lortu zuten, 0-0eta oraindik bi taldeak jaitsiera postuetatik hurbilegi mantentzen dira. Aretxabaletak ezin izan zuen Durangoko Kulturala gainditu (1-2) eta bi puntura du orain salbazioa.

LEIOA 0 - 4 BEASAIN
AMOREBIETA 4 – 1 ZALLA
REAL SOCIEDAD B 1 – 0 LAUDIO
ARENAS GETXO 1 – 0 LAGUN ONAK
PORTUGALETE 1 – 0 ELGOIBAR
RETUERTO SHORT 0 – 1 GERNIKA
ARETXABALETA 1 – 2 C. DURANGO
AMURRIO 3 - 0 ZAMUDIO
SALVATIERRA 1 - 1 BASKONIA
EIBAR B 0 - 0 SANTURTZI