Itxi

eguraldia

Iragarpena

Aste Santu euritsua, ostiral eta igande bitartean

Erredakzioa

Ostegunean eta ostiral goizean ateri eutsiko dio baina, ostiral arratsaldean sartuko den fronte batek euria ekarriko du igandera arte. Eguraldia hobetuko da astelehenean eta tenperatura igoko da.

Kostaldean euri arina egin dezakeen arren, eguraldiak atsedenaldi bat emango du ostegunean eta ostiral goizean. Gainontzeko lekuetan ostarte batzuk zabalduko dira egunean zehar, bereziki hegoaldean, baina giro freskoa izango da, tenperatura 12 eta 17 gradu artekoa.

Euria protagonista izango da ostiral arratsaldetik aurrera. Fronte berri bat sartuko da eta zaparradak ekarriko ditu. Tenperatura ez da asko aldatuko larunbatean, termometroak ez dira 15 gradutik igoko.

Igande goizera arte aterkia lagun izan dezakegu, baina arratsaldean euria gutxitu daiteke, eta astelehenean, aldiz, eguraldia nabarmen hobetuko da. Hortaz, giro eguzkitsuarekin eta tenperatura atseginarekin (17 gradura igo daiteke) agurtuko dugu Aste Santuko oporraldia.