Itxi

Osasuna

Liga BBVA

Puñal (Osasuna-Zaragoza) : "Aukera bikaina daukagu"

Asier Legarda

Taxoare

Zaragoza eta Malaga mendean hartzearen garrantzia azpimarratu du gorritxoen kapitainak.

Hurrengo zortzi egunetan jokatu beharreko bi partiden inguruan mintzatu da gaur Taxoaren Osasunako kapitain Patxi Puñal: "Aukera bikaina daukagu, gure Ligako bi talde dira Zaragoza eta Malaga, sailkapenean atzetik ditugu baino oso gertu, eta bi partida hauek irabaziz gero salbazioa lortzeko egin beharreko lanaren zati handi bat eginda egongo da", esan du erdilari gorritxoak. Hori bai, Puñalek argi utzi du aurkarien atea aurrean orain baino eraginkortasun gehiago erakutsi beharko dutela, eta igandeko partidaren zailtasuna nabarmendu du: "Zaragoza bolada onean da eta partida gogorra espero dut. Neguko fitxaketa epea ondo baliatu zuen Zaragozak, fitxaketek ekarpen ona egin dute hasieratik eta une honetan une gozoan daude, sasoiko unerik onenean agian", baieztatu du Puñalek, Zaragozaren inguruan.

33. jardunaldirako deitu grebaren inguruan ere mintzatu da Puñal: "Guk ez daukagu inolako arazorik, Osasuna klub ezberdina da eta ondare garrantzitsua dauka, baina zenbait futbolari gaizki pasatzen ari da. Futbolean ez da dena Lehen Maila, eta ezta Cristiano Ronaldo eta Messi ere. Horregatik da garrantzitsua futbolariak bat eginda izatea. Gure sindikatuarekin gaude", esan du Puñalek.