Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador"ek denboraldiko audientzia marka apurtu du

A.E.

EITB

Atzoko saioan %28,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 244.000 ikus-entzule bataz beste.

Atzo emandako "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren atalak audientzia marka hautsi du. Atzoko atalak, hain zuzen ere, %28,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta 244.000 ikus-entzule lortu zituen bataz beste. Beste behin igandeko telebista saiorik ikusiena izan da. Halaber, bere ordutegi tartean bigarren saiorik ikusiena Telecincoko "Aida" (%13,6) izan da eta hirugarrena TVE-1eko Motoziklismo saioa (%11,3).

Julian Iantzik aurkezten duen saioak denboraldi arrakastatsu honetan %23,ko audientzia zatia lortu du eta 203.000 ikus-entzule bataz beste.

Atzoko saioan Mikel Garrido pilotariak etxerako bidea hartu zuen. Ekaitz izan zen dueloko garailea eta berari esker Condor taldea aberatsen kanpamendutik bota zuten Pumek eta sari erlajagarria irabazi. Bainu gozoa disfrutatu zuten spa batean eta merienda bat ere bai. Umoretsu agertu ziren Korta, Andeka, Ekaitz eta Qik horrelaxe erakutsi zuten.