Txapeldunen Liga
Ez du Interren aurka jokatuko
Andres Iniesta lesionatu egin da eta hilabeterako baja izango da
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bartzelonako erdilariak min hartu du entrenamenduan eta eskuin hankako bizepsa hautsita du.
F.C. Bartzelonako erdilaria den Andres Iniestak min hartu du gaurko entrenamenduan eta froga medikuak egin ondoren eskuin hankako bizepsa hautsita duela baieztatu da.
Hilabeterako baja izango da Albaceteko jokalaria eta ondorioz Inter Milanen aurka jokatu beharreko Txapeldunen Ligako finalerdiak galduko ditu. Iragan martxoaren 28an Ligako Mallorca-Barça partidan lesionatu zen eta 10 egunez bajan egon zen. Orain, 30 egun egongo da zelaietatik at.